Familia osoarentzako ortua

Ikasi zure aisialdirako ortua ingurune paregabe batean lantzen

Zaindu zure osasuna pestizidarik eta ongarri kimikorik gabe zure baratzea lantzen. Gozatu kontserbagarririk gabeko elikagaiez. 

Lagunak egizuz eta ezagutzak partekatu, aisialdirako modu alternatibo batez gozatuz. 

 Errutinatik deskonekta ezazu Gorlizko badiara begira dauden haritz hostotsuz, ehun urtetik gorako artez eta belardi amaigabeez inguratutako ingurugiro natural paregabe batean.

 Aldez aurretiko ezagutzarik eta esperientziarik izan gabe.

Egin bat gaur zaintzen gozatzen dabenekin!

Formulario hau bete prezioen eta erabilgarritasunaren berri izateko.

    Beharrezko tresnak barne

    Hileroko kuotarekin batera tresnak eta lanabesak eskura eukiko dozuz, etxetik eraman beharrik izan ez dezazun: aitzurrak, palak, ureztagailuak, eskuareak, eskorgak, landatzaileak, zulatzaileak… hau da, behar dozun guztia.

    Ureztatzeko sistema eta ongarri organikoa

    Lursailek ureztatzeko hartuneak dabez, eta gure erabiltzaileen eskura abonu organikoa ere jartzen dogu. Galdetu eiguzu ureztatzea eta ongarria nola optimizatu dezakezu emaitzarik onenak lortzeko.

    Alquiler de huertos en Gorliz - Fanobaserria

    Ez dozu nekazaritza ezagutzarik behar

    Inoiz ez badozu orturik izan, ez dago arazorik. Guk zure baratze ekologikoa zerotik lantzen laguntzen deutsugu, gozatzeko kezka besterik izan ez daizun.

    Huertas Lúdicas Gorliz - Fanobaserria

    Deskonektatu errutinatik eta hartu arnasa

    Hiritik ihes egin eta landaretzaz, ehun urtetik gorako zuhaitzez eta belardi berdeez asetutako ingurune natural batean sartu zaitez.

    Beti plazer bat da, ez bakarrik ortua lantzera etortzea, baita bistak gozatzera ere, aire garbia arnastera, lagunekin zerbait hartzera eta eguna udako ilunabar preziatuak miretsiz bukatzea. Lursail barruan atsedenleku zabalak dozuz.

    Barazkiak, loreak, landare usaintsuak… ikasi nola

    Zure baratzea era erraz eta atseginean lantzen lagunduko deutsugu, pestizidarik eta ongarri kimikorik gabe.

    Zure osasunak eskertuko deutsu, eta ikusiko dozu tomate, piper edo tipula ekologikoen zaporeak eta usainak ez dabela konparaziorik.

    Huertos urbanos Bilbao - Fanobaserria
    Alquiler de huertas lúdicas

    Jarduera eta zerbitzu mordoa

    Aparkaleku pribatua, komunak, berdeguneak, askaldegiak, ekologiari eta iraunkortasunari buruzko hitzaldiak, zereginetarako aholkularitza… baratzea hasiera baino ez da izango.

    Fanobaserria Gorlizen kokatutako zure aisialdiko baratzea da

    Gorlizko (Bizkaia) kostaldeko udalerrian kokatuta, Fanobaserriko lursailak urte osoan tenperatura leun eta atseginak dabezan mikroklima bat dau, barazkiak eta frutak hazteko egokia. Lurra, artez, haritzez eta beste zuhaitz autoktonoz osatutako baso batez inguratuta dago.

    Bizikletaz edo autoz erraz etor zaitezke, eta aparkaleku pribatu bat dogu baratzeen alboan.

    Fanobaserria Gorlizko hirigunetik 10 minutura kokatuta dago, 25era Leioatik, 30era Bilbotik eta 32era Barakaldotik.

    Fano Aurrekoa baserria
    C/Fano Bidea 2, 48630 Gorliz (Bizkaia).
    647 99 11 99 9 (10: 00etatik 18: 00etara)

    Iristeko buruzko argibideak lortzeko linka

    Fanobaserriari buruz daben iritzia gure erabiltzaileei galdetzen deutsegu

    Aisialdirako ortuak Gorlizen

    Hau nire 4. urtea da eta poz-pozik nago. Fanobaserriaz gehien gustoko dodana jendea eta ilunabarrak dira, eguzkia eta itsasoa nola bat egiten daben begira.

    Chelo / Portu
    Aisialdirako ortuak Gorlizen

    Jende guztiari gomendatzen deutsot baratze bat landatzea. Tomatea, letxuga edo azalorea dastatzea bezain gauza pozgarri gutxi dago. Alderaketarik ez dago supermerkatuan aurkitzen dozunarekin.

    Iñaki / Gorliz

    Lehenbailehen hasi! Erreserbatu hemen zure lurzatia: